| Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur | |
| Urteak 10 dituenean | |
| 11 aldiz erori egin naiz | |
| 300ekin hezur guztiak hautsita | |
| Suposatzen da ikasiaz | |
| Berriro jausten ez zarela | |
| baina niretzat teoria | |
| Faltsua da | |
| Denbora galtzen trebea naiz | |
| Zerrenda luzeen erregina | |
| Idatzitakoa galtzeko ere aparta | |
| baina egia esan | |
| maite ditut nire akatsak, nire huts guztiak | |
| ta ez naiz ezkutatuko besteen aurrean | |
| suposatzen da ikasiaz berriro jausten ez zarela | |
| baina beste behin egin dut gaur, gaur, gaur, gaur | |
| ta hurrengoan altxatuko naiz | |
| ta berdin zait dena!!! | |
| Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur | |
| Bikaina naiz arte horretan! | |
| Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur |